XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gero, Nazio Curriculumaren etorrerarekin, aldaketak izan dira eta norbere alorreko asignatura edo irakasgaiak Nazio Curriculumeko irakasgaien arteko bat izan behar du (ikus azpian).

Horrela, hezkuntza-zientziak, pedagogia edo filosofia ikasten ari den batek ez du irizpide hau betetzen eta, beraz, ezin du IGT bereganatu.

Ikasketa guztien % 50 osatzen duen oinarrizko gaiak denbora-banaketa zehatza du; eta horrela, denboraren % 25 oinarrizko irakasgai horren metodologia eta didaktikara eta gai horretako aholkulari-lanaren ezagutzara dedikatuko da.

Lehen mailako hezkuntzarako prestakuntzan gutxienez 20 astetako praktikak egin behar dira lau urtetan zehar, 100na ordu eginez ingelesa, matematika eta zientzietan.

Eskakizun edo baldintza honek 600 bat ordu uzten ditu gainerakoetarako: ikasgelaren antolaketa, neurketa eta abarrerako.

Praktikan, denbora gutxi izaten da hezkuntza-zientzien gaiak barneratzeko.

Irizpide horrekin, eta aipatutako ikasketak edo gaiak ezabatzearekin, baztertuta geratzen da irakasleen prestakuntzako joera ezkertiartzat hartzen zena eta lehen soziologia, hezkuntza-helburuak, berdintasuna eta antzeko gaiak ezarri zituen planteamendua.

Gai hauek poliki-poliki izan ziren bere garaian irakasleen prestakuntzan barneratuak;

ikasleek nola ikasten duten, ohizko ikasketak zer-nolako trabak dituen eta antzeko gaiekin zerikusia zuten arloak prestakuntzan barneratu ziren, ikasleei beren lana antolatzeko orduan lagungarri izateko eta, aldi berean, berdintasunak paper esanguratsua zuela frogatzeko.

1.2. 1993ko irizpideak

Irizpide berrienek indartu egiten dituzte bigarren mailako hezkuntzako irakasleen prestakuntzan jadanik aplikatzen diren planteamenduak, eta irakasleen prestakuntzarako Gobernuaren politikaren laburpen bat barneratzen dute.

Politika horrek argi uzten ditu ondorengo hauek:

a) Eskolek, behar izanez gero unibertsitateekin elkarlana bideratuz, paper nagusiago eta eraginkorragoa hartu behar dute ikasketa-planen diseinu eta irakaskuntzan.

b) Irakasle berriek beharrezko dituzten gaitasun praktikoen eta asignaturen ezagutzak izan behar du IGTrako prestakuntzaren oinarria.